Reala gara. Hartzen joan garen erabakiak gara.

1909an talde bat baino gehiago izatea erabaki genuen. Komunitate bat ordezkatuko zuen Klub bat izatea erabaki genuen, Gipuzkoa alegia. Hobetze istorio bat idaztea erabaki genuen. Esfortzuarena. Dedikazioarena. Dena ematea erabaki genuen. Segundu bakoitzean. Partida bakoitzean. Banan bana. Denboraldiz denboraldi.

Jarrera hori gure DNA-ren zati bihurtu arte. Urte guzti hauetan, Gipuzkoan ere erreferente bat izatea erabaki genuen. Eredu bat izan. Inspirazio bat. Gizarte osoarentzat. Pertsonen neurrira eginiko Klub bat izatea erabaki genuen. Afizioaren neurrira. Bere komunitateari loturiko Klub bat.

Eta gaur, are eta urrutiago joatea erabaki dugu.

Gaurko eguna abiapuntu berri bat izatea erabaki dugu. Real berri baten erronkei aurre egitea erabaki dugu.

Eta horretarako, hartutako erabaki bat klubaren digitalizazioa suposatuko duen Microsoft-ekin akordioa sinatzea da. Honela, gure afiziotik are eta gertuago egon ahal izango gara. Lotura gehiago sortu eta horiek indartu. Klub konbenituekin, ikasketa zentroekin, zaleekin eta abarrekin harreman eta eduki gehiago partekatu. Haien guztien arteko harremana bultzatu eta areagotu. Komunikazio hobeago bat eduki. Esperientzi berriak sortu eta sustatu. Gure inguruari lotuagoak egon. Are gehiago, erreferente soziala izan. Pertsonei bideraturiko Real bat eraikitzen jarraitu. Haiek baitira handi egiten gaituztenak.

Gaur, garai berri baten aurrean gaude.